Gaurkotasuna

Gaurkotasuna



Udal instalazioak eta jarduerak egokitu egingo dira neurri berriak betetzeko

2020/11/09

Udal instalazioak eta jarduerak egokitu egingo dira neurri berriak betetzeko

Eusko Jaurlaritzak neurri berriak hartu ditu mugikortasuna eta kontaktu sozialak are gehiago mugatzeko eta, horrela, Covid-19ren transmisioa eteteko. 38/2020 Dekretu berria bihar, larunbata, sartuko da indarrean, eta Udal zerbitzu eta jarduerek ordutegiak eta instalazioak egokituko dituzte dokumentuak ezarritakoa betetzeko.

Miguel Angel Blanco udal kiroldegia

Ermuko Udaleko Kirol Alorrak Miguel Angel Blanco kiroldegian eskaintzen diren ikastaroak mantenduko ditu, baina edukiera %40ra mugatuko da eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Gainera, aldagelak eta dutxak ezingo dira erabili, eta instalazioak 21:00etan itxiko dira.

Frontoia eta squash eta padel pistak itxita egongo dira, eta banaka bakarrik egin ahal izango da kirola. Dagoeneko programatuta dauden ikastaro eta jardueren kasuan, gehienez sei laguneko taldeak izango dira.

Entrenamenduak eta lehiaketak bertan behera geratu dira, talde profesional eta erdi-profesionalentzat izan ezik; Ermuaren kasuan, Errotabarri Eskubaloiko Zilarrezko Ohorezko Mailako taldeak eta areto futboleko Skorpio taldeak bakarrik jarraitu ahal izango dute kiroldegiko instalazioetan.

IMD Ermua

Instituto Municipal de Deportes de Ermua

Ermuko Udal Kirol Erakundea

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua