Gaurkotasuna

Gaurkotasuna



Gaurtik zabalik ditugu spa, sauna, lurrun-bainua eta UVA izpien zerbitzuak

2020/06/26

Gaurtik zabalik ditugu spa, sauna, lurrun-bainua eta UVA izpien zerbitzuak

Kiroldegiak irekierarekin zerbitzuen % 100eko funtzionamendua berreskuratzen du

 

Ermuko udal kiroldegiak etendako zerbitzuen ehuneko ehuna (%100) berreskuratuko ditu gaur Covid-19aren pandemiaren ondorioz. Gaurtik –hilak 26ko ostiral honetatik– Spa gunea, lurrun-bainua, sauna eta UVA-izpien kabina zabalik daude, abonatuen eta erabiltzaileen eskura.

 

Azpiegitura horiek ireki eta berriro zerbitzuan daude, prebentziozko osasun-kontrolak gainditu eta osasun-agintarien oniritzia jaso ondoren.

 

Horietako bakoitzaren erabilera-baldintzak honako hauek dira:

  • SPA gunea: aldez aurretik erreserba egin behar da, eta gehienez ere 3 pertsonek erabili ahal izango dute aldi berean. Txandatzea bermatzeko eta ahalik eta pertsona gehienek erabili ahal izateko, gehienez 30 minutu eman daitezke bertan.
  • Sauna: aurretik hitzordua hartu eta banaka erabili behar da.
  • Lurrun-bainua: aurretik hitzordua hartu eta banaka erabili behar da.
  • UVA izpien kabina/Solariuma: aurretik hitzordua hartu behar da eta erabilera baldintzak ohikoa izango dira.

 

Igerilekuaren autokontrol-planean ezarritakoari jarraiki, gune guztiaren garbiketa- eta desinfekzio-lanak etengabe egingo dira egunean zehar hainbat aldiz irekita dagoen ordutegi osoan. Hala ere, zerbitzu horien erabiltzaileen lankidetza eskatzen da, batez ere banakako erabilerakoei, asepsia bermatzeko eta erabilera bakoitzaren ondoren espazioa desinfektatzeko.

 

Zerbitzu horiek berriro irekitzeak udal-kiroldegian eskaintzen diren zerbitzu guztiei berrekitea da. Erabili eta goza ditzagun modu arduratsuan. Zaindu dezagun elkar!

 

Iturria: Ermuko Udala

IMD Ermua

Instituto Municipal de Deportes de Ermua

Ermuko Udal Kirol Erakundea

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua