Gaurkotasuna

Gaurkotasuna



UKEk ez ditu kirol ikastaroen kuotak kobratuko jarduerak etenda dauden bitartean

2020/03/26

UKEk ez ditu kirol ikastaroen kuotak kobratuko jarduerak etenda dauden bitartean

Ermuko Udal Kirol Erakundeak kirol ikastaro bat edo premium tarifa kontratatuta duten erabiltzaileei jakinarazten die jarduera etenda dagoen bitartean ez dela kuotarik kobratuko.

 

Hori horrela, zerbitzua berriz hasteko baimena ematen denean, edozein egun izanda ere, eguneroko kirol-jarduerarekin jarraitzeko asmoa duten pertsonek ez dute inolako izapiderik egin behar, euren plaza bermatuta geratzen baita, eta berriro martxan hasi arte, ez zaie ezer kobratuko.

 

Alarma egoeraren ostean jarduerarekin jarraitu nahi ez duten ikastarogileek, ordea, baja eman beharko dute Ermuko UKEren webgunean eskuragarri dauden honako bide telematikoen bitartez:

 

  • Abonua izanez gero: sartu online bulegoan eta baja eman Ikastaroak atalean.

 

 

Bitartean, kirola etxean

 

Alarma egoerak irauten duen bitartean herriko kirol instalazioak itxita egongo diren arren, jada ez dugu aitzakiarik etxean jarduera fisikorik ez egiteko.

 

Izan ere, UKEko kirol-langileak etxean egiteko moduko ariketa eta jarduera fisikoekin bideoak prestatzen ari dira. Material horien bitartez, norberaren egoera fisikoaren eta osasunaren galera saihestu nahi da.

 

BPXport enpresak, UKEko aretoko kirol zerbitzuak kudeatzen dituenak, web-plataforma bat sortu berri du. Bertan, askotariko jarduera koreografiatuak, funtzionalak, gimnasia leunak eta haurrekin egiteko jarduerak eta jolasak biltzen dira. Hori guztia etxetik atera gabe eta, kasu gehienetan, kirol material berezirik behar izan gabe egin daiteke.

 

 

Iturria: Ermuko Udala

IMD Ermua

Instituto Municipal de Deportes de Ermua

Ermuko Udal Kirol Erakundea

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua