Gaurkotasuna

Gaurkotasuna



Begirale eta sorosleen mugagabeko grebaren aurrean asteazkenetik igerilekua itxi beharrean dago UKE

2019/05/21

Begirale eta sorosleen mugagabeko grebaren aurrean asteazkenetik igerilekua itxi beharrean dago UKE

Alorreko Hitzarmenaren negozioan aurrera egin eta horretan aldarrikatzen dituzten hainbat hobekuntza jasotzeko xedez Bizkaiko Kirol Gune eta Lokalen sindikatuek, Lurralde Historiko osoan geldialdi eta grebarako mobilizazio deia egin dutenez gero, Ermuko Udal Kirol Erakundeak (UKEk) MAB kiroldegiko igerilekua halabeharrez itxi beharko du maiatzak 22ko asteazkenetik gatazka amaitu bitartean. Deialdia probintzian egin dute eta zatikako geldialdi eta grebak iragarri dituztenez, gatazkak eragina izango du, udal instalazioak ditugun lurraldeko hainbat herrietan.

 

Gure kiroldegian mobilizazioak soilik igerilekuan izango du eragina, igerian irakasteko eta sorosle zerbitzua eskaintzeko enkantedun den Aiteko Management, S.M-ko langileek mugagabeko greba aurre-abisua aurkeztu eta ezagutarazi baitute. Hortaz, zatikako geldialdi eta greben ordez gurean eragin handiagoa izango dugu mugarik gabekoa egitea erabaki dutelako Aiteko Management, S.Mko langileek. Igerilekua zerbitzu estrategiko eta oinarrizkotzat jotzen ez denez ez dago gutxieneko zerbitzurik ezartzea, hori horrela eta, oro har, erabiltzaileen eta, bereziki, ikasleen segurtasuna lehenesten dugunez, UKEk instalazioa itxita mantenduko du gatazka konpondu eta mobilizazioak bertan behera uzten direneraino.

 

Aiteko Management, S.M-ko langileek enpresari mugagabeko greba deitzeko asmoa izan dutela ez du UKEk eduki ez zuzenean ez eta zeharka ere, azken ostegun arratsaldera artean, tartean asteburua egonda, erakundeak konponbide bat bilatzen laguntzeko eta ezer gutxi egiteko aukera gutxi izan duelarik.

 

Nolanahi ere, UKE eta Ermuko udala prest daude lehenbailehen konponbide batera iristeko lan egiteko eta langileen, ordezkari sindikalen eta enpresaren artean zubi lana eta behar dinen jarduera guztiak egiteko, guzti hori zerbitzuko erabiltzaile direnei nahiz ermuarrei sortuko zaizkien eragozpen eta kalteak gutxitzeko xedez.

 

UKEk kiroldegiaren igerilekuko ikastarogileak aintzat hartzen dituenez gero, ezinbestean  programatutako ikastarorik gabe instalazioa itxita mantentzen den egunengatik ekonomikoki konpentsatuko ditu.

 

Iturria: Ermuko Udala

IMD Ermua

Instituto Municipal de Deportes de Ermua

Ermuko Udal Kirol Erakundea

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua