Gaurkotasuna

Gaurkotasuna



Ermuko UKEk hobariak emango dizkie diru-sarrera txikiak dituzten pertsona eta familiei

2017/09/20

Ermuko UKEk hobariak emango dizkie diru-sarrera txikiak dituzten pertsona eta familiei

Ermuarrek irailaren 30era arte eska dezakete UKEren urteko txartelari dagokion hobaria

 

Aurten Udal Kirol Erakundeak araudi berri bat jarriko du jardunean baliabide nahikoa ez duten pertsona eta familiei laguntzeko. Araudi horren indarrez eskatzaileek beherapen handiak eskuratu ahal izango dituzte, alegia, kirol instalazioen urteko txartelagatik ordaintzen den tasaren %80ra artekoak.

 

Udalak Ordenantzan onartu duen neurria Ermuan erroldatutako pertsonentzat izango da bakar bakarrik, beti ere udal erakundearekin dituzten zorrak egunean badituzte eta UKEk berak finkatutako baremo ekonomikoen baitan sartzen badira.

 

UKEk baliabide ekonomikoen zenbatekoa zehazteko egingo duen mugapenean, pertsonak edota bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonek jasotzen dituzten baliabide guztiak hartuko dira kontutan: errentak, ordainsariak, pentsioak edo beste edozein kontzeptu, eta baliabidetzat edukiko dira baita ere jabetza, edukitza edo gozamenaren titulu juridikoa duten ondasun higigarriak edo higiezinak, errendimendu ekonomikoak sor ditzaketenak, nahiz horietatik jasotzen diren errendimenduak, hala nola, alokairuak, eskualdatzeak, gozamenak,…

 

UKEk diru-sarrera tarteka aplikatuko den deskontu-sistema bat ezarri du, %40tik eta %80ra joango dena eta bizikidetza-unitatearen kide-kopurua kontutan hartuta. Laguntza horiek eskuratzeko gehienezko diru-sarrerak 18.345,60 euro izango dira, alegia, iazko lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza, eta 5 kide edo gehiago guztira dituzten familientzat izango da.

 

Sistema berriak errenten progresibotasunaren irizpidea sartu du urteko abonuaren tasa ezartzerakoan, tarterik baxuenak kontutan hartzeko eta ermuarren errealitate sozioekonomikora egokitzeko. José Ramón Gonbau Kirola Arloko alkateordeak neurriaren helburu soziala nabarmendu zuen, pertsona eta familia behartsuenen beharrizanei erantzuten dielako; esan zuenez irizpide berri hauekin udalaren asmoa herritar guztiek kirol instalazioak erabili ahal izatea da, bakoitzaren egoera ekonomikoa edozein dela ere.

 

Urteko abonu-tasa murrizteko eskabidea irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango da, eta horretarako interesdunek prest dituzte jada eskabide-orriak UKEren Miguel Angel Blanco Udal Kiroldegiaren bulegoetan.

IMD Ermua

Instituto Municipal de Deportes de Ermua

Ermuko Udal Kirol Erakundea

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua