Gaurkotasuna

Gaurkotasuna




Gozatu ezazu 39 euskal udalerritako kirol-instalazioez Mugiment Kirol Txartelarekin

2021/01/12

Gozatu ezazu 39 euskal udalerritako kirol-instalazioez Mugiment Kirol Txartelarekin
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek eta dozenaka euskal udalerrik Mugiment Kirol Txartela proiektua jarri dute martxan. Txartel birtual bakarra eratu da Euskal Autonomia Erkidego osorako, eta horri esker, herri bateko Udal kirol-instalazioetako bazkide diren pertsonek beste udalerri bateko kiroldegira jotzeko aukera izango dute, kostu gehigarririk gabe. Ekimen honen helburua kirola sustatzea eta Euskadiko biztanleriarentzat kirol eskaintza areagotzea da. Egun, hiru probintzietako 39 udalerritako 68 instalaziok osatzen dute proiektua, tartean, Ermua. Gure herriak eskuragarri jarri ditu Miguel Angel Blanco kiroldegia (igerilekua eta...
+ irakurri

Udal instalazioak eta jarduerak egokitu egingo dira neurri berriak betetzeko

2020/11/09

Udal instalazioak eta jarduerak egokitu egingo dira neurri berriak betetzeko
Eusko Jaurlaritzak neurri berriak hartu ditu mugikortasuna eta kontaktu sozialak are gehiago mugatzeko eta, horrela, Covid-19ren transmisioa eteteko. 38/2020 Dekretu berria bihar, larunbata, sartuko da indarrean, eta Udal zerbitzu eta jarduerek ordutegiak eta instalazioak egokituko dituzte dokumentuak ezarritakoa betetzeko. Miguel Angel Blanco udal...
+ irakurri

Kirol ikastaroak berriro abian Miguel Angel Blanco kiroldegian

2020/10/30

Kirol ikastaroak berriro abian Miguel Angel Blanco kiroldegian
Osasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 22ko aginduaren ondorioz astelehenean bertan behera utzi ziren kirol ikastaroei berriro ekingo die Miguel Angel Blanco udal kirolegiak, Ermuko Udaleko Kirol Alorrak jakinarazi duenez. Kirol-instalazioek duela egun batzuk bertan behera utzi behar izan ziren igeriketa, circuit express, ziklo indoor, aerobic, body power edo pilates ikastaroak eskaintzen dituzte berriro, besteak beste, betiere Eusko Jaurlaritzak sustatutako ...
+ irakurri

Bertan behera geratu dira Miguel Angel Blanco Udal kiroldegiko ikastaroak

2020/10/23

Bertan behera geratu dira Miguel Angel Blanco Udal kiroldegiko ikastaroak
Ermuko Udaleko Kirol Alorrak jakinarazten du, Osasun Sailburuaren 2020ko urriaren 22ko Aginduari jarraiki, bertan behera geratzen direla udal kirol instalazioetan eskaintzen diren ikastaro guztiak, aurkakoa xedatzen den bitartean. Euskadin Covid-19aren pandemia geldiarazteko osasun publikoaren alorrean neurri bereziak hartzen ditu Aginduak; tartean, taldeko edozein kirol-jarduera bertan behera uztea eta kirola soilik bakarka egin ahal izatea. Hori horrela, Ermuko Udalak kirol ikastaro guztiak eten ditu, eta ezingo dira...
+ irakurri

M. A. Blanco Udal kiroldegia itxi egin da osorik desinfektatzeko

2020/07/21

M. A. Blanco Udal kiroldegia itxi egin da osorik desinfektatzeko
Ermuko M. A. Blanco udal kiroldegiak atzo arratsaldean itxi zituen instalazioak desinfekzio orokorra egiteko, hainbat erabiltzaile eta abonatu Covid-19an positibo eman edo kutsatutako norbaiten 'kontaktu estua' izanagatik PCR probaren emaitzaren zain etxeko isolamendu egeran daudela jakinarazi ondoren. Osasun Sailak emandako abisuaren aurrean hartu da esku hartzeko erabakia; izan ere, "udalerriko gazte taldeen artean eta ustez hainbat adar dituen" fokua egon daitekeela jakinarazi dute, eta alerta egoeran mantentzea eta higiene-neurriak zorroztea eskatu dute, baita prebentzioa ere.   Instalazioa itxita egongo da atzo eta gaur (uztailak 20 eta 21), bertako...
+ irakurri

IMD Ermua

Instituto Municipal de Deportes de Ermua

Ermuko Udal Kirol Erakundea

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua