Gaurkotasuna

Gaurkotasuna




M. A. Blanco Udal kiroldegia itxi egin da osorik desinfektatzeko

2020/07/21

M. A. Blanco Udal kiroldegia itxi egin da osorik desinfektatzeko
Ermuko M. A. Blanco udal kiroldegiak atzo arratsaldean itxi zituen instalazioak desinfekzio orokorra egiteko, hainbat erabiltzaile eta abonatu Covid-19an positibo eman edo kutsatutako norbaiten 'kontaktu estua' izanagatik PCR probaren emaitzaren zain etxeko isolamendu egeran daudela jakinarazi ondoren. Osasun Sailak emandako abisuaren aurrean hartu da esku hartzeko erabakia; izan ere, "udalerriko gazte taldeen artean eta ustez hainbat adar dituen" fokua egon daitekeela jakinarazi dute, eta alerta egoeran mantentzea eta higiene-neurriak zorroztea eskatu dute, baita prebentzioa ere.   Instalazioa itxita egongo da atzo eta gaur (uztailak 20 eta 21), bertako...
+ irakurri

Gazte aktiboenentzako kirola, jarduera eta entretenimendua kiroldegiko udalekuetan

2020/07/03

Gazte aktiboenentzako kirola, jarduera eta entretenimendua kiroldegiko udalekuetan
Zure semeak/alabak ez al du leku itxietan denbora gehiago egon nahi, ez geldi, ez asperturik edota dibertitu gabe? Behar duena honakoa da: 5 eta 15 urte bitarteko neska-mutilentzako multiabentura kirol udalekuen jarduera, udal kiroldegiak antolatzen duena. Jarduerak uztailaren 6tik 24ra egingo dira, eta koronabirusaren pandemiak eragindako osasun-larrialdiko egoerara egokituko dira. Egunean lau orduz, jarduera osasuntsua bere berdinkideekin, abentura-kideekin, ingurune seguru batean, tituludun profesionalek monitorizatuta, eta gure udalerrian. Uztailaren 6ra arte eman dezakezu izena. Ez utzi aukerari ihes egiten. Entretenimendu aktiboko mundu...
+ irakurri

Gaurtik zabalik ditugu spa, sauna, lurrun-bainua eta UVA izpien zerbitzuak

2020/06/26

Gaurtik zabalik ditugu spa, sauna, lurrun-bainua eta UVA izpien zerbitzuak
Kiroldegiak irekierarekin zerbitzuen % 100eko funtzionamendua berreskuratzen du   Ermuko udal kiroldegiak etendako zerbitzuen ehuneko ehuna (%100) berreskuratuko ditu gaur Covid-19aren pandemiaren ondorioz. Gaurtik –hilak 26ko ostiral honetatik– Spa gunea, lurrun-bainua, sauna eta UVA-izpien kabina zabalik daude, abonatuen eta erabiltzaileen eskura.   Azpiegitura horiek ireki eta berriro zerbitzuan daude, prebentziozko osasun-kontrolak gainditu eta osasun-agintarien oniritzia jaso ondoren.   Horietako ...
+ irakurri

Gozatu ezazu uda abenturaz eta kirolez blai!

2020/06/26

Gozatu ezazu uda abenturaz eta kirolez blai!
Ermuko Udaleko Kirol Arloak eta Miguel Angel Blanco udal kiroldegiak 5 eta 15 urte bitarteko haurrentzako Multiabentura kirol koloniak antolatu dituzte. Jarduerak uztailaren 6tik 24ra bitartean egingo dira, eta koronabirusaren pandemiak eragindako osasun-larrialdiko egoerara egokituko dira.   Multiabenturak jarduera freskagarriz betetako hiru aste eskaintzen ditu, eta parte hartzen duten gaztetxoek hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute, hala nola, malabarrez, dantzez, atletismoaz, patinajeaz, defentsa pertsonalaz, errugbiaz edo euskal pilotaz. Jarduerak astelehenetik ostiralera egingo dira, 9:30etik 13:30era bitartean, eta egungo...
+ irakurri

Kiroldegia berriro irekitzean modu seguruan eta arduratsuan erabiltzeko osasun-neurriak

2020/06/10

 Kiroldegia berriro irekitzean modu seguruan eta arduratsuan erabiltzeko osasun-neurriak
Erabiltzaileek gomendio batzuk jarraitu beharko dituzte instalazioetan, Covid-19aren hedapena saihesteko   Miguel Angel Blanco udal kiroldegiak datorren astelehenean, ekainak 15, berrekingo dio jarduerari. Covid-19aren pandemiagatik hiru hilabeteko etenaldia egin ostean, kirolzaleek instalazioak berriro erabiltzen hasteko aukera izango dute, eta uztailaren amaierara arte antolatu diren ikastaro eta jardueren programazio...
+ irakurri

IMD Ermua

Instituto Municipal de Deportes de Ermua

Ermuko Udal Kirol Erakundea

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua