ABONUAK

ABONUAK


Kuotak

Familiarra

194,30 €

Helduak

122,11 €

Gazteak

72,34 €

FAMILIARTEKOA: ezkontidea edo bikotekidea barne dela, eta hala denean, 24 urteak betetzen diren urteko abenduaren 31ra arte jaiotako seme eta alabak, eta adin-mugarik gabe ehuneko 65 edo gehiagoko minusbaliotasuna dutenak, eta beti ere bizikidetza-unitatearen parte direla frogatzen bada.

HELDUA: 19 urte betetzen diren urteko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako pertsona guztiak .

GAZTEA: 18 urte betetzen diren urteko abenduaren 31 arte jaiotako pertsona guztiak.

IZEN EMATEA:

  • Maiatzatik aurrera: 25% deskontua
  • Irailetik aurrera: %60 deskontua
  • * Ikusi betebeharrak indarreko ordenantzan

Abantailak

 

Doan:

 

  • SPA Gunea
  • Igerileku Klimatizatuak.
  • M.A. Blanco Udal Kiroldegiko Oinarrizko Gimnasioa (16 urtetatik aurrera).
  • Betiondo Kirol Guneko Oinarrizko Gimnasioa (16 urte baino gehiagoko kirolari federatuentzat).
  • Betiondo Kirol Guneko Rokodromo-Boulderra.
  • Frontoia eta Squash Pista (goizeko ordutegian lanegunetan).
  • Sauna eta Lurrin Bainua.

Erreztasunak

 

  • Instalazioen erreserba egitean lehentasuna izatea, zazpi egun eta ordu erdi aurretik egiteko eskubidearekin.
  • Ikastaroetan izena-emateko lehentasuna.
  • Ikastaro eta jardueren kuotetan murrizketak eta deskontuak.
  • Erreserbak telefonoz egitea.
  • Instalazioen hileko ordu zehatz baterako errerbak egitea (frontoia, squash, kirol anitzeko pista, futbol zelaia, etab.).

UKEko abonua oraindik ez baduzu, zeren zain zaude?


Ondorengo inprimakia bete (inprimakia jeitsi) eta eraikin nagusian entregatu ezazu (ikus kontaktua)
dagokion abonu motaren beharrezkoa den dokumentazioarekin batera.

Famili abonuentzako dokumentazioa

 

  • Izena emateko inprimakia beteta (inprimakia jeitsi).
  • Bizikidetza-unitateko kide guztien NANaren kopia alde bietatik. 14 urte baino gazteago izanez gero eta NANik eduki ezean, Famili Liburuaren fotokopia. 
  • Bizikidetza-unitateko kide guztien bizikidetasun-egiaztagiria.
  • Famili Liburuaren fotokopia edo Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko Egitezko Bikoteen Erregistroko inskripzioaren ziurtagiria.
  • Bizikidetza-unitateko 3 urtetik gorako pertsona bakoitzaren txartel-tamainako argazki egin-berri bat (originala).
  • Hala denean, desgaitasun-graduaren ziurtagiria.
  • Abonuaren ordainketa egin izanaren egiaztagiria (ES09 2095 0040 6091 0116 9486 Kutxabank kontuan diru-sarrera egin).
  • Txartel zaharrak, lehen abonatua izandakoa izanez gero eta entregatu ez badira.

Banakako abonuentzako dokumentazioa

 

  • Izena emateko inprimakia beteta (inprimakia jeitsi). Adin txikikoen kasuan aitak/amak edo tutoreak sinatu beharko du.
  • NANaren fotokopia alde bietatik. 14 urte baino gazteago izanez gero eta NANik oraindik eduki ezean, Famili Liburuaren fotokopia eta bere ordezkariaren NANaren kopia.
  • Txartel-tamainako argazki egin-berri bat.
  • Abonuaren ordainketa egin izanaren egiaztagiria (ES09 2095 0040 6091 0116 9486 Kutxabank kontuan diru-sarrera egin).
  • Txartel zaharra, lehen abonatua izandakoa izanez gero eta entregatu ez bada.

IMD Ermua

Instituto Municipal de Deportes de Ermua

Ermuko Udal Kirol Erakundea

k/ Diputazio, z/g | 48260 Ermua